XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saharan hain famatua den harea-ekaitzak harrapatu du karabana (1819. urtean esploratzaile britainiar batek egindako irudia)

Pasaporteak eskatzen zituzten eta gobernuek bidaiei, merkantzien, pertsonen eta ganadu-taldeen zirkulazioari mugak ipintzen zizkieten.

Estatu horiek sortu zirenean tuaregak beren lurraldean gutxiengo etniko bihurtu ziren.

Etengabeko lehorteek beren ganadu-taldeak murriztu zituzten eta gero eta egoera larriagoa zeukaten.

Bederatziehun bat mila dira tuaregak eta askok nomada izateari utzita hirietan pilatu behar izan dute, nahiz eta hiri horiek jende-uholdea hartzeko prestaturik egon ez.

Baina tuaregei ez zaie atsegin hirietan edo basamortuko herri txikietan bizitzea.

Basamortuan batetik bestera ibiltzea maite dute, eta agian ez antzinako tradizioei eutsi nahi dietelako; Saharan ingurugiroari mehatxu egiten ez dion bizimodu bakarra bera delako baizik.

Leku batean finkatutako gizarteak basamortua hedatzea besterik ez du egiten.

Nomadismoak, berriz, landareei berriz ernetzen uzten die, ur-erreserbak ez ditu ustiatzen eta iturrien ondoan hazten den bazka mantendu egiten du.